Nor gara?

Bonoak.eus proiektuaren jatorria
Bonoak.eus

Magnet kooperatiba

Magnet software garatzaile, diseinatzaile eta aholkulari talde anitza gara, teknologia eta irudimenarekin gauza berriak sortzea maite duena. Arazoak konpontzeko ikuspegi holistikoa duten ekintzaileak gara, eta estrategiak, diseinuak eta teknologiak eskaintzen ditugu, erabiltzaile-esperientzia paregabe eta gogoangarriak sortzeko.

Gure lantaldea batez ere Euskal Herrian eta Polonian banatuta dago, adin, genero, eta jatorri anitzeko pertsonez osatuta. Gure artean 9 hizkuntzatan hitzegiteko gai gara, eta beraz urruneko lana ohikoa da gure jardunean, ez salbuespeneko konponbide bat.

Gure historia eta taldea hobeto ezagutu dezakezu hemen:

Gehiago irakurri

Kuttuna.org

Bonoak.eus-en jatorria ulertzeko Kuttuna.org proiektuari buruz hitz egin behar da lehenengo. Kuttuna.org 2020ko Martxoaren 22an abiatu zen. Covid-19-ak eragindako itxialdiaren hasieran, Magnet-eko lantaldea, ohiko lanordutatik kanpo, tokiko merkatariak laguntzeko plataforma bat garatzen hasi zen.

Bi asteren buruan, Apirilaren 3an, Kuttuna.org martxan zen, euren negozioak egun batetik bestera itxi behar izan zituzten gertuko merkatari, ostalari eta zerbitzuei laguntzeko plataforma. Herritarrek, bonu txartelak erosiz, diru iturririk gabe geratu ziren negoziak lagundu zitzaketen.

Blog sarrera honetan azaldu genuen Kuttuna-ren nondik norakoa:

Gehiago irakurri

Bilakaera

Kuttuna martxan jarri ondoren, hainbat erakunde gurekin harremanetaan jarri ziren, plataforma hau tokiko merkataritza sustatzeko tresna gisa erabiltzeko interesgarria zelakoan. Honela, software garapen osagarri baten ondoren, Kuttuna erakunde publikoek hobaritutako bonu txartelen salerosketa bideratzeko plataforma bilakatu zen, eta 6 asteren buruan 503.971,75€ bideratu ziren 3 herritako denda eta negozioetara, 5.197 bonoren bitartez.

Kuttuna momentu berezi baten sortutako proiektu berezi bat izan zen, muturreko egoera baten sortutako presazko eta elkartasunerako tresna, eta honenbestez funtzionalitate mugatuarekin.

Honela, barneko hausnarketa baten ondoren, Bonoak.eus plataforma sortzea erabaki genuen. Erakunde publiko eta merkatarien beharrak aztertu, eta tresna osatuago bat garatzeari ekin genion, bonoen salerosketa errazteko eta kudeatzeko funtzionalitatea gehituz, eta erakunde bakoitzaren instantzia eta diseinua bereiztuz. Bonoak.eus-eko lehenengo kanpaina 2020ko Urrian abiatu zen, eta urte bukaerarako milioi bat euro baino gehiago bideratu du bi herritako komertzioetara.

Testigantzak

Izena Abizena Abizena

Bergara
·
herritarra

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Suspendisse varius enim in eros elementum tristique. Duis cursus, mi quis viverra ornare, eros dolor interdum nulla, ut commodo diam libero vitae erat. Aenean faucibus nibh et justo cursus id rutrum lorem imperdiet. Nunc ut sem vitae risus tristique posuere.

Izena Abizena Abizena

Oñati
·
Merkataria

udaleko langilea

Bonoak.eus zure herrian ikusi nahi duzu?

Oñati
Bergara
Idatzi egiguzu mezu bat:
kaixo@bonoak.eus
Dagoeneko atxikitako herriak:
Bonoak.eus Magnet-en proiektu bat da.
Lege-oharra
Erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika
Cookien politika