Dendaria, ostalaria edo profesional autonomoa bazara, zure produktu eta zerbitzuengatik trukatzeko bonu txartelak saldu ditzakezu Kuttuna.org-en bitartez.
Salmenta egin ahal izateko Kuttuna.org-en merkatari bezala kontua sortu beharko duzu lehenengo.
Kuttuna.org-ek Stripe izeneko ordainketa plataforma erabiltzen du salerosketak kudeatzeko. Plataforma hau munduko enpresa askok erabiltzen du gaur egun. Merkatari bakoitzak Stripe-eko kontua zabaldu behar du, eta bertan lortuko du stripe-api-key izeneko kode bat. Kode hau beharrezkoa da Kuttuna.org-eko kontua abian jartzeko, eta salmentako dirua merkatariari zuzenean bideratzeko.
Merkatarien kontuak egiaztatu egingo dira, erosketen segurtasuna bermatzeko.
Merkatariak bere kontuan saldu dituen bonu txartelen zerrenda ikusgai izango du. Zerrenda honetan eroslearen izena eta salmenta data egongo da, eta baita txartela trukatzeko funtzionalitatea ere.
Merkatarien kontua sortu eta baieztatzeko prozesuan laguntza jasotzeko idatzi email honetara:
Erosleak bere dendari, ostalari edo profesional kuttuna bilatu ondoren, zenbat euroko bonu txartela erosi nahi duen aukeratu beharko du. Diru hau zuzenean merkatariari bideratuko zaio.
Bonu txartela erosterakoan, PDF formatuko fitxategi bat deskargatu ahalko du Kuttuna aplikaziotik. Fitxategi hau bere emailean ere jasoko du, eta Kuttuna.org-eko bere erabiltzaile kontuan eskuragarri izango du beti.
Oñatiko Magnet kooperatibaren ekimena da Kuttuna.org, gure herriko dendari, ostalari eta profesional autonomen egoera ikusita sortutako proiektua. Bertako hainbat dendari eta profesional ezagutzen ditugu, eta euren egoera zaila ikusita laguntzeko asmoz sortutako ideia izan da.