Bonoak.eus tokiko merkataritza eta zerbitzutan erabiltzeko erosketa bonu txartelak saldu eta erosteko plataforma bat da. Bonu txartel hauek kanpaina baten barruan saldu eta erosi daitezke, deskontu desberdinak eduki ditzaketelarik.
Herri bakoitzak bere helbide propioa dauka (www.nireherria.bonoak.eus) bere diseinu, kolore eta logo bereizgarriarekin.
3 erabiltzaile mota desberdin baliatu daitezke Bonoak.eus plataformaz:
Tokiko merkataritza babesteko garaia da. Bonoak.eus plataforma digitalak, bertako denda eta zerbitzuetan kontsumitzen jarraitzeko erraztasuna eskaintzen du. Herritarrek egunerokotasunean ondoan duten komertzioetara jotzeko bultzadatxoa.
Eta teknologia ez da oztopo, abantaila baizik. Herritarrek bonuak online erosteko aukera izateaz gain, dendariak berak aurrez aurreko bonuen salmenta ere eskaini dezake, arrakala digitala eragozpen izan ez dadin. Salerosketa guztien trazabilitatea une oro eskura izanda gainera.